XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Behiak zaintzean, belar epaiteko mekanika lamaren xorrotx errota itzulikatzean, aratsetan supazterrean, ikas eta ikas arizan nintzan.

Nik nahi baino lehenago etorri zen etsamina eguna.

Errienta erdian, bide guzia ginaukala, oinez heldu ginen Iholdiko eskolaraino.

Pixka bat etxekotzeko, beharrik han hatzeman nituen Iholdi Haixtoiko Pettan, ene kusi maitea, eta Eiheraberriko Kaiet, Karrikan eiherazaingoan ibiltzen zena.

Beti Mendiburu eta biak etxerat itzuli gure paperñoa sakelan, eta irabazi liburu ederra beso pean!.

Handik laster, Goity jaun erretorak amari erran zion: - Ez baitut nahi Beñat joan dadin herritik komunione handia egin gabe, urriaren azken igandean eginen du.

Eusèbe Aita kaputxinarekin erretreta segitu eta, harrigarriko denbora txarrarekin komunione handia egin nuen.

Erran behar dut ez ninduela batere ttipiak bezainbat inarrosi: ez ginuena hilabeteko lehen ortziraile guziez jada komuniatzen?.

Horra orai ene haur denborako oroitzapenen bururat heldua!.

Urte bat oso osoa berriz Armendaritzeko haur bilakatua nintzela.

Maite dugun norbait uztean, hitzak nekez jalgitzen....

Orduan ixiltasuna solasak baino sarkorrago!.

Beraz, gehiagokorik gabe, agurtzen zaituztet herri eta herritar maitatuak; eta haietan bereziki hain goxoki errezebitu ninduen auzapez anderea, herriko kusi maiteak, eta norbait ahantz beldurrez izendatuko ez ditudan eskolako eta komunioneko lagun paregabeak.

Deneri goraintzi, eta gora Armendaritze!.